miércoles, 9 de abril de 2014

"HERRI URRATS" JAIRA JOATEKO AUTOBUSAK. MAIATZAK 11

"HERRI URRATS" JAIARA JOATEKO AUTOBUSAK
Maiatzak 11


Datorren maiatzaren 11n, igandean, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia izango da Senpere (Lapurdi) herriko aintzira ederrean. Ikus egitaraua, ibilbidea... honen gainean sakatuz: HERRI URRATS-2014.

Hara hurbiltzeko hainbat autobus abiatuko da, eskualdeko udal batzuen artean antolatutako ekimen bateratuan. Laudiotik joan nahi baduzu honako hauek dira aintzat hartzekoak:

IRTEERA: 09:15ean, "Laudio" ("Canciller Ayala" zena) Institutuaren aurreko bus geltokian.
ITZULERA: 18:30ean Senperetik.
PREZIOA: 10 euro, adin guztietarako.
BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Hemen duzu: BAIMENA.

IZEN-EMATEAK: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: maiatzaren 8a, osteguna.
ARAUAK: ikus edo jaitsi hemen sakatuz: BIDAIA-ARAUAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario