Laudioko,
Arrigorriagako, Basauriko, Galdakaoko, Ugaoko, Orozkoko eta Arakaldoko Udalek
uda honetan multiabentura udalekuetan parte hartzeko aukera eskainiko die
udalerri hauetan erroldatutako 12 eta 17 urte bitarteko gazteei.
Aurreko urtean Udal berek martxan jarritako esperientzian oinarrituta, egunez egiteko zenbait jarduerez osatutako eskaintza zabala eskainiko dute multiabentura udalekuek. Bi txandatan banatuta egongo dira, parte hartzaileen adinaren arabera. Lehen txandan 12 eta 14 urte bitarteko gazteak izango dira, ekainaren 23tik 27ra bitartean eta besteak beste espeleologia, kayak, kanoetan jaitsiera edo puenting-a egingo dira … 15 eta 17 urte bitarteko gazteak ordea ekainaren 30etik uztailaren 4ra arte espeleologia, eskalada, surf edo puenting-a praktikatuko dute.

Prezioka berdinak
izango dira udalerri guztietako gazteentzako: lehen txandako gazteek 90 euro
ordaindu beharko dituzte eta bigarrenekoek 95 euro. Inskripzio epea: maiatzaren
12tik 23ra bitartean.
Informazio
gehiagorako edo izena emateko: 944034850.

No hay comentarios:
Publicar un comentario