UDALAK GRAFFITI ETA MURAL LEHIAKETA MARTXAN JARRI DU, HIRI-ARTEA BULTZATZE ALDERA
Laudioko
Udaleko Gazteria Zerbitzuak Graffiti eta muralismo lehiaketa martxan jarri du,
graffitiak sortu eta kalitatezko muralismoaren bitartez hiri- Artea bultzatze
aldera, beti ere adierazpen kultural eta artístiko gisa. Deialdi honen bitartez
Laudio udalerrian 4 mural handi margotuko dira eta udal web-gunearen bitartez
iragarriko dira. Lehiaketa honetan interesa duten pertsonek, banaka edo taldeka
parte hartu ahal izango dute eta http://www.laudiokoudala.net
web gunean biltzen diren baldintza guztiak bete. Obra lanak 2014ko ekainaren
2tik 30era bitartean (biak barne) aurkeztu beharko dira. Lanok berritzaileak,
adierazgarriak eta sormen baldintzei so egiten dieten adierazpen artistiko
nabarienak biltzen dituztenak izan beharko dira. Antolatzaileek aurretiaz
aukeratutako esparruetan margotuko diren obren burutzea 2014ko uztailaren 11tik
20ra egingo dira.
Informazio gehiago eta izen emateak Laudioko Udaleko Gazteria
Zerbitzuko 944034850 telefonoan edo educación@laudiokoudala.net
helbidean astegunetan 8:00etatik 14:00etara.

No hay comentarios:
Publicar un comentario