viernes, 16 de mayo de 2014

MARTXA ZIKLOTURISTAREN 2. EDIZIOA

MARTXA ZIKLOTURISTAREN 2. EDIZIOA



   Maiatzaren 27an Martxa zikloturistaren bigarren edizioa egingo da. Garai bateko “Jon Unzaga” eta “Cesar Solaun” martxei so eginda eta martxa honen lehen edizioaren arrakasta aintzat hartuta, keinu berezia egingo zaio zikloturismoari.

    Urte honetatik aurrera, antolatzaileek txirrindulari handi bat omenduko dute, bere ibilbidea goraipatze aldera. Aurten laudioar txirrindulari klubeko maila txikienetan urteak eman dituen eta ibilbide oparo bat sorbaldan daraman eskualdeko Iñaki Isasi izango da omendua.

    Aurtengo berrikuntzen artean, ibilbideak bi distantzia izango ditu: bata 164 kilometrokoa eta bigarrena 115 kilometrokoa baina biak ere Aldai plazatik abiatuko dira.

    Martxa zikloturistarekin batera aurten ere bizikletaren eguna ospatuko da eta kirol hau jendeari eta batez ere herritar txikienei hurbiltzeko honako hauek antolatuko dira:

> 8:30 Martxa zikloturistaren irteera
> 10:00 Spinning Klasea
> 10:00 Martxa txikirako izen emateak (parte hartzaileen artean sari potoloak zozketatuko dira)
> 10:30 Martxa txikiaren irteera
> 11:00 puzgarri eta gymkana
> 13:00 zinta lasterketa

No hay comentarios:

Publicar un comentario