LAUDIOKO MUSIKA MARATOIA
Laudioko
Udalak Laudioko zuzeneko saioen lehen maratoia antolatuko du Laudioko musika
proiektu berriak bultzatze aldera. Bertan estilo musikal guztietako kideek
parte hartzeko aukera izango dute. Ez da berez lehiaketa bat izango; zuzeneko
kontzertuez osatutako maratoi bat izango da, Laudion uztailaren 11n eta 12an
izango dena.
·
Bi fase izango dira: Aurre selekzioa eta zuzeneko
kontzertuak
·
Aurkeztutako eskaera guztien artean, gutxienez 6 talde
aukeratuko dira eta horiexek parte hartuko dute zuzeneko saioan.
·
Erabakia ekainaren 23tik 27ra bitartean jakinaraziko
da.
·
Zuzeneko
kontzertuak Laudion egingo dira uztailaren 11an eta 12an.
·
Lehiaketan
hurrengo baldintza hauek betetzen dituzten bandek parte hartzeko aukera izango
dute:
o
Parte hartzen duen bandak gutxienez kide bat Laudion
erroldatutako lagun bat izan beharko du.
o
Banda osatzen duten kideen erdiak gutxienez 16 eta 35
urte bitartean izatea.
·
Musika estilo guztiak onartuko dira.
LAUDIOKO
MUSIKA MARATOIA 2014 izena eman nahi duten bandek, izena emateko orria bete
beharko dute (www.laudiokoudala.net
web gunean eskuragarri) eta educacion@laudiokoudala.net helbide
elektronikora bidali maiatzaren 12tik ekainaren 13ra bitartean, edo bestela
honako toki honetan aurkeztu: Herriko Plaza z/g Gazteria saila 2. solairua
94-4034850. Horrez gain hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dira
·
Bandaren argazkia jpg formatuan
·
Bandaren historiari buruzko deskribapena doc, docx edo
pdf formatuetan
·
Banda-kide bakoitzaren NANaren fotokopia bana
·
Laudio udalerrian erroldatutako banda-kidearen errolda
agiria
Zalantzak
argitzeko: educacion@laudiokoudala.net
Herriko Plaza z/g Gazteria saila 2. solairua 94-4034850.
No hay comentarios:
Publicar un comentario