miércoles, 21 de mayo de 2014

OIHALA ZABALTZEN ANTZERKI TALDEA


 OIHALA ZABALTZEN ANTZERKI TALDEA


Oihala Zabaltzen antzerki taldeak Woody Allen-en “Un final made in Hollywood” komediaren bertsio partikularra eskainiko du LHUIko ekitaldi aretoan, ekainaren 1ean, igandea, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Istorio honetan zine zuzendari zoro eta psikotiko batek egoera ezin txarragoetan film bat zuzentzera derrigortzen dute. Sarrera librea (eserlekuak bete arte).

EUSKARA IKASTEKO BARNETEGI GUZTIAK



EUSKARA IKASTEKO BARNETEGI GUZTIAK

    Lekuak, antolatzaileak, egutegiak, ordutegiak, prezioak, kontaktuak...

    Askoren iritziz, udakoa izaten da euskara ikasteko garairik onena. Badakizu ikastaro trinko bereziak dituzula, Laudiotik irten barik, UDAL EUSKALTEGIAn. Bai eta Berbots-AEK euskaltegian ere.

    Baina hauetaz aparte, BARNETEGIen aukera duzu, Euskal Herri osoan zehar, egutegi eta prezio aukera guztiekin. Hona hemen, laukitxo batean (gainean sakatu) 2014ko UDAKO BARNETEGI GUZTIAK biltzen dituen taula. Hor dituzu: lekuak, antolatzaileak, egutegiak, ordutegiak, prezioak, telefonoak eta abar.

    Gogoan izan Laudio Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, ikastaro horien matrikularen zati handi bat itzultzeko BEKAK dituela laudioar guztientzat.

    Ondo izan oporretan eta... senti ezazu EUSKARAREN BESARKADA...

ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA / IBILALDIRA JOATEKO AUTOBUSAKK


ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA / IBILALDIRA JOATEKO AUTOBUSAK
 




   




    Laudioko Udaleko euskara arloak ekainaren bian antolatuko diren Bizkaiko ikastolen Ibilaldirako eta Euskal Eskola Publikoaren jairako autobus zerbitzuen berri eman nahi die herritarrei. Zuen aukera edozein dela ere, etzazue aukerarik galdu eta ekin euskarari!
   Balmasedan izango den Euskal Eskola Publikoaren jaira joateko autobusa. Irteera: 10:45ean Laudio institututik. Txartelak erosteko Laudio Udaleko Euskara Arloan (goizez, Tf: 944 034 890) eta Fabian Legorburu, Latiorro eta Lamuza ikastetxetako guraso-elkarteen bitartez. Guraso elkarteen bitartez egitekotan, prezio bereziak izango dira (bertako ikasleei eta euren gurasoei mugatua). Azken eguna: maiatzaren 29a, osteguna.
   Gernikan egingo den Bizkaiko ikastolen “Ibilaldia” jaira joateko Autobusa. Irteera: 10:15ean Laudio institututik. Itzulera: 19:00 Gernikatik. 7 euro. Txartelak erosteko Laudio Udaleko Euskara Arloan (goizez, Tf: 944 034 890). Azken eguna: maiatzaren 29a, osteguna.

GRAFFITI ETA MURAL LEHIAKETA



 UDALAK GRAFFITI ETA MURAL LEHIAKETA MARTXAN JARRI DU, HIRI-ARTEA BULTZATZE ALDERA




    Laudioko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Graffiti eta muralismo lehiaketa martxan jarri du, graffitiak sortu eta kalitatezko muralismoaren bitartez hiri- Artea bultzatze aldera, beti ere adierazpen kultural eta artístiko gisa. Deialdi honen bitartez Laudio udalerrian 4 mural handi margotuko dira eta udal web-gunearen bitartez iragarriko dira. Lehiaketa honetan interesa duten pertsonek, banaka edo taldeka parte hartu ahal izango dute eta http://www.laudiokoudala.net web gunean biltzen diren baldintza guztiak bete. Obra lanak 2014ko ekainaren 2tik 30era bitartean (biak barne) aurkeztu beharko dira. Lanok berritzaileak, adierazgarriak eta sormen baldintzei so egiten dieten adierazpen artistiko nabarienak biltzen dituztenak izan beharko dira. Antolatzaileek aurretiaz aukeratutako esparruetan margotuko diren obren burutzea 2014ko uztailaren 11tik 20ra egingo dira. 
    Informazio gehiago eta izen emateak Laudioko Udaleko Gazteria Zerbitzuko 944034850 telefonoan edo educación@laudiokoudala.net helbidean astegunetan 8:00etatik 14:00etara.