miércoles, 10 de diciembre de 2014

SUKALDARITZA ETA ELIKADURA BINA IKASTARO 18-35 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAT




SUKALDARITZA ETA ELIKADURA BINA IKASTARO 18-35 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAT                                 


ZUIN
Dietista nutrizionista eta elikaduran entrenatzaile Elena Jorrinen eskutik, laudioar Gazteria Zerbitzuak sukaldaritza erraza eta osasuntsuan oinarritutako bina ikastaro antolatuko ditu. Ikastaro bakoitzak 8 ordu iraungo ditu eta bertan parte hartzen dutenek, kaki osasungarriak ere gastronomia onaren oinarri izan daitekeela ikasiko dute. Errezeta erraz, ekonomiko, desberdin, gozo eta osasungarriak egingo dira. Sukaldaritza lanak ikasteaz gain, Elena Jorrinek prestatuko diren errezeten elikadura onurak azalduko ditu tailer bakoitzean.
  • Abenduak 22 astelehena: errezeta ekologikoak
  • Abenduak 23 asteartea: pasta eta arrozak ikertzen
  • Abenduak 29 astelehena: kontserbekin egindako platerak: dibertigarriak, azkarrak eta osasuntsuak
  • Abenduak 30 asteartea: ideia osasuntsuak sukaldean
Lekua: Zubiko Etxea (Garai bateko Gastronomia Museoa)
Ordutegia: 1 ikastaroa: 16:00etatik-18:00etara;

2. ikastaroa: 18:30etik 20:30era.

Ikastaroak bi hizkuntzatan eskainiko dira lehen egunean izan ezik, orduan erdaraz bakarrik eskainiko da. Plaza kopuru mugatua. Izen emateak 3 euro bertan erroldatuentzako eta 5 euro gainontzeko udalerritan erroldatuentzako. Izen ematea gauzatuta derrigorrezkoa izango da zortzi orduetan agertzea.
Izen emateak Laudioko Udaleko Gazteria Zerbitzuan 8:00etatik 14:30etara edo 94 403 48 50 telefonoan edo educacion@ laudiokoudala.net emailean, beti ere izen abizenak, harremanetarako telefono bat eta adina azalduta.