martes, 29 de abril de 2014

LAUDIO TOP ZINEMA


LAUDIO TOP ZINEMA

  
  - Maiatzak 3 CRÓNICAS DIPLOMÁTICAS 17:30, 20:00. LHUIan. 3 €. 
- Maiatzak 10 AGOSTO 17:30, 20:00. LHUIan. 3 €. +16 urte
- Maiatzak 17 TOMBOY 17:30, 20:00. LHUIan. 2 €. AG



MULTIABENTURA

MULTIABENTURA

Laudioko, Arrigorriagako, Basauriko, Galdakaoko, Ugaoko, Orozkoko eta Arakaldoko Udalek uda honetan multiabentura udalekuetan parte hartzeko aukera eskainiko die udalerri hauetan erroldatutako 12 eta 17 urte bitarteko gazteei.

Aurreko urtean Udal berek martxan jarritako esperientzian oinarrituta, egunez egiteko zenbait jarduerez osatutako eskaintza zabala eskainiko dute multiabentura udalekuek. Bi txandatan banatuta egongo dira, parte hartzaileen adinaren arabera. Lehen txandan 12 eta 14 urte bitarteko gazteak izango dira, ekainaren 23tik 27ra bitartean eta besteak beste espeleologia, kayak, kanoetan jaitsiera edo puenting-a egingo dira … 15 eta 17 urte bitarteko gazteak ordea ekainaren 30etik uztailaren 4ra arte espeleologia, eskalada, surf edo  puenting-a praktikatuko dute.
Prezioka berdinak izango dira udalerri guztietako gazteentzako: lehen txandako gazteek 90 euro ordaindu beharko dituzte eta bigarrenekoek 95 euro. Inskripzio epea: maiatzaren 12tik 23ra bitartean.
Informazio gehiagorako edo izena emateko: 944034850.

miércoles, 9 de abril de 2014

"HERRI URRATS" JAIRA JOATEKO AUTOBUSAK. MAIATZAK 11

"HERRI URRATS" JAIARA JOATEKO AUTOBUSAK
Maiatzak 11


Datorren maiatzaren 11n, igandean, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia izango da Senpere (Lapurdi) herriko aintzira ederrean. Ikus egitaraua, ibilbidea... honen gainean sakatuz: HERRI URRATS-2014.

Hara hurbiltzeko hainbat autobus abiatuko da, eskualdeko udal batzuen artean antolatutako ekimen bateratuan. Laudiotik joan nahi baduzu honako hauek dira aintzat hartzekoak:

IRTEERA: 09:15ean, "Laudio" ("Canciller Ayala" zena) Institutuaren aurreko bus geltokian.
ITZULERA: 18:30ean Senperetik.
PREZIOA: 10 euro, adin guztietarako.
BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Hemen duzu: BAIMENA.

IZEN-EMATEAK: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: maiatzaren 8a, osteguna.
ARAUAK: ikus edo jaitsi hemen sakatuz: BIDAIA-ARAUAK

lunes, 7 de abril de 2014

SAGARDOTEGIRA EUSKARAREN ESKUTIK

SAGARDOTEGIRA euskararen eskutik
A una sidrería de la mano del euskera

BERBALAGUN 

Datorren larunbat honetan, apirilaren 5ean, espedizio aparta abiatuko da Laudiotik Astigarragan dagoen “Sarasola” sagardotegira. Zein helburuz?

Ba, egiaztatzeko, "euskara + sagardoa + barreak + kultura" formula ondo erraza dela lortzeko euskaraz praktikatu edo bizi nahi duenarentzat. 

Bazkaldu aurretik, Sagardoaren Etxea bisitatuko da. Prezioa 33,50 eurokoa da (janaria eta sarrerak). Garraioa, udalaren esku. 

Izena emateko epea itxita dagoen arren azken saioa egin dezakezu: 607 673 744 / aiaraldea@aek.org

Irteera: 10:15ean / Itzulera: 20:00etan. Euskara praktikatzeko eta erabiltzeko Berbalagun programaren barruko ekimena. Euskaraz bizi eta txooootxxxxx...

ERLAXAZIO TAILERRA, BERBALAGUNEK ANTOLATUTA

Erlaxazio tailerra, Berbalagunek antolatuta


Garai hauetan, inork ez du zalantzan jartzen euskaraz jakiteak bestelako plazer-ate batzuk irekitzen dizkigula eta aisialdirako dugun eskaintza oso ugaltzen zaigula.

Hori horrela dela egiaztatzeko beste adibide paregabe bat gaur (apirilak 7, astelehena) bertan.ERLAXAZIO TAILER bat izango dugu, Laudioko Xabi Altube fisioterapeutak eskainia.

Basalarrina elkartearen egoitzan izango da, 18:30etik aurrera. Euskaraz bizitzeko eta praktikatzeko Euskara Arloak antolatutako eta AEKk garatutako BERBALAGUN programaren barruko ekimena. Doakoa den arren, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea (607 673 744) lekuak eta abar hobeki antolatzeko.

viernes, 4 de abril de 2014

EZETZ ASMATU!!!

Euskal Herriko herriak hurrengo zerrendan, ezetz asmatu!!!


ORIENTAZIO PROBA 32 GAZTERENTZAT

ORIENTAZIO PROBA 32 GAZTERENTZAT


Garaio Barrundia udalerriko herrixketako bat da. Ondo ezaguna da Uribarri-Ganboako urtegia bertan dagoelako eta, horregatik, aisialdi-gune bihurtu delako.


Baina, horretaz gain, badago bertan orientazioa (maparen eta iparrorratzaren erabileraz, ibilbide bat asmatzea) praktikatzeko eremu berezi bat.

Horretara abiatuko dira igande honetan gure gazteak, 32 denetara, orientazioaren teoria ikastera eta ikasitakoa praktikan jartzera.

Hona hemen, bertako ikastarorako erabiliko diren oharrak (sakatu gainean: ORIENTAZIO IKASTAROA) eta gazteek hara eraman beharreko materiala (sakatu gainean: MATERIALA).

Ekimen hau, Laudio Udalaren Euskara Arloak antolatutako OXIGENOA EUSKARARI programaren barruan dago. Bere helburua, Euskal Herria ezagutzeaz eta lagunartean ongi pasatzeaz gain, gazteen artean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea da. Hemen dituzu, aurten egingo diren irteera guztiak eta euren xehetasunak: OXIGENOA EUSKARARI - 2013-2014 ikasturtea.

Irteera, 08:00etan (Laudio institutuaren aurrean) eta itzulera 17:00etan Garaiotik bertatik.