Aurrekoan azaldu genizuen bezala, Laudioko Udaleko Berdintasun
Zerbitzuak makina bat hitzordu antolatu ditu ikasturte berrirako eta
horien guztietan izena emateko aukera eman genizuen iraileko alean.
Oraingo honetan horietako batzuez gozatzeko ordua iritsi da.
Horrexegatik, urriko hurrengo egunetan zer topatuko duzuen azaldu nahi
dizuegu labur-labur bada ere. Eta gogoan izan, zalantzaren bat baduzue,
Berdintasun Zerbitzua zeuk atenditzeko prest dela Udaletxeko hirugarren
solairuan kokatutako bulegoetan edo 94 403 48 50 telefonoan.
A25eko programaren egituraketa
Udalak,
emakumeen kontrako indarkeriari ez-en Nazioarteko Eguna dela eta
antolatzen den programan parte hartzera eta egituratze prozesuan parte
hartzera dei egiten die kolektibo eta erakunde desberdinei. Horretarako
jar daitezela harremanetan Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin urriaren
3a baino lehen. Gainera, Udaletxeko balio anitzeko aretoan, urriaren
1ean, arratsaldeko 18:00etan bilkura bat egingo da, azaroaren 25eko
programazioa komunean jartzeko.
“Mugimendua eta masajea”
Masajearen
munduan murgiltzeko lehen pausuak ematera gonbidatzen gaituen tailer
honetan, gure gorputzak eskaintzen dizkigun aukera guztiak arakatuko
ditugu, beti ere mugimenduaren, autokonszientziaren, hausnarketaren,
erritmo desberdinen eta mugen eskutik. Plaza kopuru mugatua. Ostegunero
urriaren 2tik 30era bitartean, biak barne, 17:00etatik 19:00etara,
Kultura Etxean.
“Masajeari buruzko oinarrizko paseak” ikastaroa
Ikastaro
honen helburua, masajearen eskutik, gorputzean eragin desberdinak
izango duen lana jorratzera bideratutako oinarrizko teknikak luzatzea
da. Plaza kopuru mugatua. Aurretiaz “masajea eta mugimendua” tailerra
egin dutenek lehentasuna izango dute, ostegunero, urriaren 2tik
abenduaren 4ra bitartean, biak barne, 19:00etatik 21:00etara Kultura
Etxean.
Magalean Laudio
Elkarri
lagundu, eratu eta bere seme-alaben hazkuntza zein heziketa prozesuan
batera joan nahi duten familien topaketa sustatzeko xedearekin, MAGALEAN
LAUDIOk bi topaketa programatu ditu, Kultura Etxean, urriaren 4an eta
11n, 10:30etatik 12:30etara, 4 eta 18 hilabete bitarteko haurrak
dituzten familiekin.
Emakumeentzako literatur tailerrak
Skolastika
egitasmoko Josune Muñozek emakumeek egindako kultura eta literatura
agerian uzteko hiru tailer eskainiko ditu: ZER ETA ZERK BULTZATUTA
IRAKURTZEN DUZU? Urriak 10, ostirala, 18:30etatik 20:30etara Kultura
Etxean
Artile ekintza Laudion
Aurreko
edizioetan bezala eta azaroaren 25aren testuinguruan, udal Berdintasun
Zerbitzuak artilearekin aritzeko eta gantzilloa egiteko ikastaro eta
tertuliak eskainiko ditu, bai hasi berri eta esperientzia dutenentzako.
Urriaren 14an eta 28an, 18:30etatik 20:30etara Kultura Etxean.