miércoles, 17 de septiembre de 2014

EUSKARAREN JAIAZ GAIN, GURE HIZKUNTZAK BESTELAKO HITZORDU BATZUK LUZATUKO DIZKIGU BEHAR DUEN ETEKINA ATERATZEKO

EUSKARAREN JAIAZ GAIN, GURE HIZKUNTZAK BESTELAKO HITZORDU BATZUK LUZATUKO DIZKIGU BEHAR DUEN ETEKINA ATERATZEKO

by zuIN
Hiru eguneko ospakizun luzea eskainiko diegu laudioarrok euskarari irailaren 27aren inguruan. Baina gure hizkuntzak hori baino gehiago merezi duelakoan, eta behar duen etekina atera diezaiogun, euskaldun eta euskaltzaleok bestelako hitzordu batzuk izango ditugu euskaraz mintzatu eta gozatzeko. Lagunok, aukeratu, gozatu eta atera etekin handiena euskaldun egiten gaituen hizkuntzari:
· Irailak 26, 27, 28. Euskararen jaia.
· Irailak 28, igandea. “Oxigenoa euskarari”. Deba-Zumaia ibilaldia flysch-a bisitatzen. Irteera: 8:00etan Laudio Institututik; itzulera 16:00etan Zumaiatik. Laudio Udalak antolatua eta Mendiak eta Herriak elkarteak kudeatua.
· Urriak 5, igandea. Autobusa Gipuzkoako ikastolen “Kilometroak” jaira joateko. Orion izango da. Irteera: 09:30ean Laudio institututik. Itzulera: 19:00etan. 9 euro. Txartelak erosteko Laudio Udaleko Euskara Arloan (goizez, Tf: 944 034 890). Azken eguna: urriaren 2a, osteguna.
· Urriak 7, asteartea. Irakurketa kluba, guraso eta umeentzat. Hirutik, lehenengo eguna. Beste biak azaroaren 4an eta abenduaren 2an astearteetan izango dira. 18:00-19:30 ordutegian, 6-8 urteko umeentzat. Udal liburutegian garatuko da eta bertan gauzatuko dira izen-emateak. Doakoa. Ekimen hau, irakurzaletasuna lantzeko Bularretik mintzora programaren barruan dago. Laudio Udalak antolatua eta herriko LHko ikastetxeek eta Galtzagorri elkarteak kudeatua.
· Urriak 11, larunbata. Sorgin Zapatuak. Zirko jaia. Jarraian, askaria goxoa guztiontzat. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko Ludotekan. Arima taldeak koordinatutako saioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario