miércoles, 17 de septiembre de 2014

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT!


EUSKARAZ BIZI NAHI DUT!

Hitzordu nagusia, noski, irailaren 27koa izango da. Hileko azken larunbat horretan, alkatea hautatzeko sistema zahar bezain berezi hori imitatuz, laudioarrek Euskararen alkatea hautatuko dute Herriko Plazan. Aurretik, baina, aspaldiko lau auzo zaharrak gogora ekartzeko, lau gune desberdinetan banatuko dira herritarrak lau herri bazkari egiteko (txartelak 10 euroan salgai egongo dira gune bakoitzeko tabernetan). Alkatea hautatu ondoren, ostera, ez da faltako hautaketa ospatu eta oinak dantzan jartzeko aukerarik, Oskizola dantzaplazarekin lehenbizi eta Izargi erromeria-taldearekin ondoren.
Esan gabe doa, gure hizkuntza, Euskara, dela jaiaren protagonista nagusia. Horregatik, asteburu honetan ere euskara erabiltzeko deia egin nahi diegu laudioar guztiei.kalean)
Hona hemen egitarau osoa:

Irailak 26, ostirala

  • 19:30 Koplajira Herriko Plazatik
  • 21:00 Kontzertua Pio XIIn: ULUKA

Irailak 27, larunbata

  • 10:00 Laudioko ekoizleen azoka Pio XIIn
  • 12:00 Diana Ttuntturro joaldun taldearekin
  • 12:30 Kantu-kalejira Herriko Plazatik: NAFARROA KANTU TALDEA
  • 14:30 Herri bazkariak (10 €)
  • 16:30 Bazkalondoa
    • GOIENURIn (Herriko Plaza): Haurrentzako herri-kirol jolasak
    • LARRAn (Alberto Acero) Bideofesta
    • LARRAZABALen (Zubiaur) Perkusio ikastaroa
    • OLARTEn (Zubiko) Bertso-hop saioa
  • 19:00 Alkatearen hautaketa Herriko Plazan
  • 19:30 Dantza-plaza Herriko Plazan: OSKIZOLA
  • 21:00 Kantu-kalejira: NAFARROA KANTU TALDEA
  • 23:00 Erromeria Alberto Aceron: IZARGI

Irailak 28, igandea

  • 13:00 Kontzertua Herriko Plazan: SAN ROKE MUSIKA ELKARTEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario