SOLASTIARREK URRIAREN 10EAN KAFE-ANTZOKI BAT ANTOLATUZ HASIKO DU IKASTURTE BERRIA
by zuIN
Aurreko urteetan bezala, Emakumeen promoziorako Solastiar Kultur
Elkarteak, oporraldia alde batera utzita, gonbita egin nahi die herritar
guztiei. Urriaren 10ean, Etxeko Andre edo Gizonen Eguna dela eta,
Oihala Zabaltzen antzerki taldearen eskutik antolatuko den
Kafe-Antzerkian parte har dezaten. Lamuzako parkeko butaka aretoan
eskainiko den antzezlana “MUJERES, ROMPIENDO MOLDES” da. Lehen sesioa
18:30etan hasiko da eta bigarrena 19:30etan. Sarrera Libre eta doakoa
leku guztiak bete arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario