miércoles, 17 de septiembre de 2014

IZENA EMAN OSTEAN, HELDU DA BERDINTASUN ZERBITZUAK ESKAINITAKO LEHEN HITZORDUETAN PARTE HARTZEKO AUKERA

IZENA EMAN OSTEAN, HELDU DA BERDINTASUN ZERBITZUAK ESKAINITAKO LEHEN HITZORDUETAN PARTE HARTZEKO AUKERA


by zuIN 
Aurrekoan azaldu genizuen bezala, Laudioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak makina bat hitzordu antolatu ditu ikasturte berrirako eta horien guztietan izena emateko aukera eman genizuen iraileko alean. Oraingo honetan horietako batzuez gozatzeko ordua iritsi da. Horrexegatik, urriko hurrengo egunetan zer topatuko duzuen azaldu nahi dizuegu labur-labur bada ere. Eta gogoan izan, zalantzaren bat baduzue, Berdintasun Zerbitzua zeuk atenditzeko prest dela Udaletxeko hirugarren solairuan kokatutako bulegoetan edo 94 403 48 50 telefonoan.

A25eko programaren egituraketa


Udalak, emakumeen kontrako indarkeriari ez-en Nazioarteko Eguna dela eta antolatzen den programan parte hartzera eta egituratze prozesuan parte hartzera dei egiten die kolektibo eta erakunde desberdinei. Horretarako jar daitezela harremanetan Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin urriaren 3a baino lehen. Gainera, Udaletxeko balio anitzeko aretoan, urriaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan bilkura bat egingo da, azaroaren 25eko programazioa komunean jartzeko.

“Mugimendua eta masajea”


Masajearen munduan murgiltzeko lehen pausuak ematera gonbidatzen gaituen tailer honetan, gure gorputzak eskaintzen dizkigun aukera guztiak arakatuko ditugu, beti ere mugimenduaren, autokonszientziaren, hausnarketaren, erritmo desberdinen eta mugen eskutik. Plaza kopuru mugatua. Ostegunero urriaren 2tik 30era bitartean, biak barne, 17:00etatik 19:00etara, Kultura Etxean.

“Masajeari buruzko oinarrizko paseak” ikastaroa


Ikastaro honen helburua, masajearen eskutik, gorputzean eragin desberdinak izango duen lana jorratzera bideratutako oinarrizko teknikak luzatzea da. Plaza kopuru mugatua. Aurretiaz “masajea eta mugimendua” tailerra egin dutenek lehentasuna izango dute, ostegunero, urriaren 2tik abenduaren 4ra bitartean, biak barne, 19:00etatik 21:00etara Kultura Etxean.

Magalean Laudio


Elkarri lagundu, eratu eta bere seme-alaben hazkuntza zein heziketa prozesuan batera joan nahi duten familien topaketa sustatzeko xedearekin, MAGALEAN LAUDIOk bi topaketa programatu ditu, Kultura Etxean, urriaren 4an eta 11n, 10:30etatik 12:30etara, 4 eta 18 hilabete bitarteko haurrak dituzten familiekin.

Emakumeentzako literatur tailerrak


Skolastika egitasmoko Josune Muñozek emakumeek egindako kultura eta literatura agerian uzteko hiru tailer eskainiko ditu: ZER ETA ZERK BULTZATUTA IRAKURTZEN DUZU? Urriak 10, ostirala, 18:30etatik 20:30etara Kultura Etxean

Artile ekintza Laudion


Aurreko edizioetan bezala eta azaroaren 25aren testuinguruan, udal Berdintasun Zerbitzuak artilearekin aritzeko eta gantzilloa egiteko ikastaro eta tertuliak eskainiko ditu, bai hasi berri eta esperientzia dutenentzako. Urriaren 14an eta 28an, 18:30etatik 20:30etara Kultura Etxean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario