Erlaxazio tailerra, Berbalagunek antolatuta
Garai hauetan, inork ez du zalantzan jartzen euskaraz jakiteak bestelako plazer-ate batzuk irekitzen dizkigula eta aisialdirako dugun eskaintza oso ugaltzen zaigula.
Hori horrela dela egiaztatzeko beste adibide paregabe bat gaur (apirilak 7, astelehena) bertan.ERLAXAZIO TAILER bat izango dugu, Laudioko Xabi Altube
fisioterapeutak eskainia.
Basalarrina elkartearen egoitzan izango da,
18:30etik aurrera. Euskaraz bizitzeko eta praktikatzeko Euskara Arloak
antolatutako eta AEKk garatutako BERBALAGUN programaren barruko ekimena. Doakoa den arren, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea (607 673 744) lekuak eta abar hobeki antolatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario