GAZTELANIA vs GAZTELERA
Ezaguna da euskarak -era amaiera baliatu ohi duela hizkuntzak izendatzeko hainbat kasutan: euskera, erdera, italiera, errusiera... Bat dator, gainera, "era" ('modua') substantiboarekin.
Horren imitazioz, sarritan, hizkuntza guztiei aplikatu diogu amaiera hori: gaztelera, ingelera, frantsesera, latinera... Baina ez dira erabiltzeko egokiak. Forma oker horietako batzuk, gainera, irakaskuntza sistemaren bitartez hedatu izan ziren eta oso arruntak dira, tamalez.
Hona hemen, forma egokiak erabili nahi baldin badituzu, aintzat hartzeko oinarrizko erreferentziak:
ingelera (txarto) > ingelesa (ondo)
alemanera edo alemaniera (txarto) > alemana (ondo)
frantsesera (txarto) > frantsesa (ondo)
latinera (txarto) > latina (ondo)
gaztelera (txarto) > gaztelania (ondo)
Azken kasu honetan ("gaztelera") ez dago guztiz txarto nolabaiteko tradizioa duelako eta oso hedaturik dagoelako erabileran. Hala ere, hizkuntza-araua den Hiztegi Batuan "gaztelera" ordez "gaztelania" erabiltzea aholkatzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario